Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-07 Enplegu Tailer aeronautikoa berria Leioan
aeronautico / aeronautico

Leioako Udalak eta ‘Jóvenes por la paz’ fundazioak sinatu berri duten hitzarmenari esker mantenimendu aeronautikoaren inguruko Enplegu Tailer berria hasi da martxan herrian bertan.

Hitzarmen honekin Udalak Ibarrabarri Enpresa Jardueretarako Parkearen lokal bat luzatu dio fundazioari, hau da, aurreko Enplegu tailerrek erabilitako lokala. Honetaz gain tailerraren funtzionamendurako beharrezkoak diren gastuetaz ere arduratuko da Udala.

Ikastaro aeronautiko honek urte beteko iraupena izango du eta bertan 14 langabetuk hartuko dute parte, hauetariko 10 leioaztarrak. Tailer honetan prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko da arlo aeronautikan mantenimendu peoiak prestatzeko helburuarekin. Horrenbestez, ikasketa hauek burutzen duten bitartean soldata bat jasoko dute parte hartzaileek.

Egun, Leioan dagoen lan eta prestakuntza eskaintza potoloa borobiltzen du ikastaro berri honek. Gainera, aurreikuspenak adierazten duten bezala, aeronautika arlo hau etorkizunean lan merkatu talde berri bat osatuko du hainbat eta hainbat lanpostuak sortuz.

Azken 20 urteotan Leioak Enplegu Tailerren ohitura aberatsa izan du, ordura arte edukiera konstruktiboa izanik ere. Modalitate hauen barruan hainbat profesional prestatu dira: harlantzaileak, igeltseroak, iturginak....besteak beste. Guzti hauek Leioako ondasun kulturalaren parte diren eraikuntzak barriztu dituzte adibidez, Kortesenabarri baserria, Elexalde errota, Ondizko probalekua, Aldapa parkea, Ondizdorreko lehen fasea... Hau dela eta, aeronautikako tailer berri hau berrikuntza garrantzitsua suposatzen du prestakuntza edukiarengatik eta lan espezialitate berezia izateagatik.

Bastalde, ‘Jóvenes por la paz’ Fundazioa bake erakundea da. 80ko hamarkadan ETAk erahildako Cesar Uceda-ren semea den Abel Ucedak zuzendutakoa. Leioako Udalak, Uceda familiarekin batera, urtero gogoratzen du Cesar Ucedaren memoria Aste Santu garaian bere izena daraman musika lehiaketarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa