Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Urriaren 11a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-30 Tindouf-eko kanpamendu batera bidaia egingo dute Leioako 12 gaztek
sahara / sahara

Leioako 12 gaztek, 14 eta 18 urte bitartekoak, Argelian dagoen Tindouf-eko “27 de febrero” kanpamendura egingo dute bidaia, bertako biztanleek ezagutzeko eta kultur trukaketa ahalbideratu ahal izateko. Gazte hauek 8 egunetan zehar izango dira bertan, hango familiekin bizitzen eta saharar kultura eta bizimodua ezagutzen. Hau posible izateko Udalak giza-errekurtsoak jarri ditu eta ekonomikoki ere lagundu du.

Bidai hau Udaleko Gizartekintza sailak, garapenerako lankidetza arloan, eta Hezkuntza sailak bideratutako frogazko proiektua da. Udal zinegotziek urte bete baino gehiago egon dira proiektu honetan lanean. Udan, Leioan hartzen diren ume sahararren jaitsiera ikusita sortu zen, batez ere, pertsona saharar hauek ze nolako bizimodua ezagutzera emateko eta biztanlegoa kontzientziatzeko.

Bidai hau oso berezia izango da, eta gauza asko ikasteko eta ikusteko aukera emango du, beraz, protagonistak gazteak izatea erabaki da, euren ezagutza maila handitzeko asmoz.

Parte hartuko duten gazteak, 14 eta 18 urte bitartekoak, herriko hainbat ikastetxeetakoak dira: Mercedarias ikastetxea, Artatza-Romo institutua, Barandiaran Institutua eta Lanbide Ikasketakoak ere badira. Guztiek 6 urte baino gehiago daramate Ekotaldeetan lan egiten, hau da, Herrigune proiektuaren barruan kokatutako ekitza boluntarioetan parte hartzen. Hau horrela, bidai honekin gazte hauek azken urte hauetan egindako kudeaketa, koordinazioa, laguntza eta diseinua eskertu nahi du Udalak.

Saharan izango diren egun hauetan momentu oro Solasguneko kide pare batekin eta FATH elkarteko beste kide birekin izango dira. Famili saharauiekin izango dira egun hauetan taldeetan banatuta, hiru-lau gazte eta aipatutako monitore bat.

Ostegun honetan bertan irtengo dira kanpamendura gazte hauek, arratsaldeko 19.30ean, eta abenduaren 10ean bueltatuko dira. Bertan izango diren egunetan, saharar gazteekin eta nagusiekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute. Eurek proposatutako ekintzak honakoak izan dira: Leioa-Sahara futbol partidua, emakumeen prestakuntzaz arduratzen den zentrora bisita, saharar festa antolatu, gure hizkuntza eta ohiturak konpartitzea, eta orokorrean errefuxiatu hauen egoera politikoa, errealitatea eta bizi baldintzak gertutik ezagutzea. Bueltan direnean gainontzeko leioaztarrei esperientzia honen berri emateko helburuarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa