Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-25 Enpresari txikientzat zuzendutako jardunaldiak Behargintzak udalerriko enpresei zuzenduriko Leioa Sareak Eraikiz proiektuaren deialdia gidatuko du
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Leioa Sareak Eraikiz plana udalerriko mikroenpresei zerbitzuak eskaintzeko proposatu da, izan ere, laguntza behar dute egungo egoera ekonomikoa gainditu ahal izateko. Plana 2010eko uztailaren eta 2011ko maiatzaren artean egingo da, eta Behargintzak zuzenduko du.

Batetik, mikroenpresek dituzten beharrak landuko dira, eta, bestetik, sinergiak egingo dira bi sektoretan. Gainera, komunitatearen kontzeptua landuko da, udalerriaren beraren lehiakortasuna hobetze aldera. Harremanak zeharka landuko dira, eta konfiantzari arreta berezia eskainiko zaio. Halaber, sormen-lana garatzeari aukera ematen dion giroa ere sortuko da.

Helburuak

Prozesuaren barruan, bi helburu bereizten dira argi eta garbi:
• Metodologia bat sortzea, sinergiak sustatzeko sektoreen artean eta sektoreen barruan.
• Mikroenpresek dituzten beharrak hornitzea, enpresa berritzaileagoak izateko.

Eta, zeharka:
• Komunitate sentimendua sortzea.

Jardunaldiaren izen-ematea

Izen-eman 94 400 41 95 telefonoan (Asier Garrastatxu) edota E-mail bitartez: behargintza.enpresa@leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa