Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-09 Salmentak mantendu ziren aurtengo Artisautza azokan
artisautza2010 / artisautza2010

Joan den asteburuan Leioan ospatutako Artisautza azokan parte hartu zuten 29 artisauak “oso pozik” agertu dira aurtengo salmentekin eta bisitari kopuruarekin. Nahiz eta azken egunean eguraldia lagun ez izan, aurreko egunetako salmentek irabaziak lortu zituzten, aurreko urteen antzera.

Ostirala arratsaldean eta larunbatean bisitari ugari bildu zituen azokak Leioako Boulebarrean, janarien lan postuetan zein artisauen zereginak zuzenean erakusten zituzten tailerretan banatu ziren denak.

Igandea, ostera, ez zen egun ona izan. Batez ere arratsaldez eguraldia txarrerantz egin zuen eta espero baino arinago itxi behar izan zen azoka. Baina ezbehar honek ez zuen eraginik izan salmentetan, artisauen iritziz aurreko egunetako giro onak eta salmentek beste urte batzuetako salmentak mantendu zituzten.

Honetaz gain, azpimarratu behar da azokan parte hartu zuten artisau guztiek euren lan bat edota produktu bat luzatu zizkietela antolatzaileei zozketa aurrera ateratzeko. Honela, azokak 29 produktu zozketatu zituen Bulebarrera hurbildu ziren guztien artean. Gehienak leioaztarrak izan dira, baina hala ere Bizkaiko hainbat txokoetako irabazleak ere izan dira...ikusi zerrenda!

Erlazionatutako dokumentuak:

Zozketaren irabazleak (msword, 20 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa