Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-05 Erandio eta Leioa elkarlanean zonaldeko euskararen alde
hitzarmena / hitzarmena

Leioa eta Erandioko Udalek zonaldeko ondare linguistiko, etnografiko eta kulturala batzeko eta aztertzeko elkarlanean hasiko dira, honen emaitza Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat material didaktikoaren sorrera izango da. “Zer ikusi, ha ikasi!” udal bietako Euskara Zerbitzuek garatutako egitasmoa da, Labayru ikastegiaren bitartez egindakoa.

Urteak pasatu dira Leioa eta Erandioko Udalek, euren Euskara Zerbitzuen bitartez, zonaldeko ahozko ondarea jasotzen hasi zirenetik. Bi urtetan hainbat audio eta bideo grabaketa egin izan zaizkie eskualde honetako pertsona askori. Leioako eta Erandioko jendearen mendeetako bizimodu, pentsaera, lanbide, sineskera... jaso nahi izan da eta hori bakarrik euskararen bidez egin ahal zen, bizkaiera beraren barruan ere galtzen dagoen azpieuskalki baten bidez.

Lan hau ez da beraz azterketa filologiko bat; lan honetan euskarak mundu ikuskera bat islatzen du, galtzen dagoen baina oraindik gauza probetxugarri asko dituen mundu ikuskera.

Elkarlan honi esker ikastetxeetarako prestatutako material didaktiko hau, 4 liburu eta DVD batek osatuko du. Alde batetik Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ziklo bakoitzerako liburu bana argitaratuko da eta bestetik DVDa. DVD honetan, liburuetan dagoen guztia jasoko da eta kopiak egiteko aukera emango du. Aukera eman ez bakarrik, gonbidapena ere egingo du, lan honek benetan balioa izango duelako erabiltzen bada.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa