Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-10-27 WIFI konexioa Leioan dohanik
wifi / wifi

Leioako Udalak Wifi sarean doan konektatzeko gune bi hartzen dituzten gailuak jarri ditu martxan, hauei esker Pinosoloko zonaldean eta Kultur Leioako eraikina eta zonalde publikoetan konektatzea posible izango da.

Ordenagailu eramangarri batekin, edo konexioa duen edozein gailuarekin (adibidez telefono eramangarria) posible izango da aipatutako zonalde bi hauetan interneten ibiltzea doan eta erosotasun osoz. Gainera proiektu honen helburua honelako 10 gune berri laster ezartzea da.

Guztira, 80.000 euroko aurrekontua duen proiektu honek, 12 Wifi gune ezartzea aurreikusten du, Leioako zonaldeen gehiengoa hartuz (erdialdea eta auzoak). Gune publiko gehienetan zerbitzu hau erabili ahal izatea da helburua 2011 urtearen hasieran.

Hala ere, oraindik lehen fasea baino ez dago martxan, Pinosolo eta Kultur Leioako inguruak hartuz, erabiltzaile potentzial asko elkartzen diren guneak, hain zuzen ere. Zerbitzu berri honi esker, Kultur Leioako eraikinaren barrituk ezezik kanpoaldeko parkeetatik ere posible da konexioa izatea (adibidez Jose Ramon Aketxe plaza, Errekalde edota Elexalde plaza). Honetaz gain, Pinosoloko zonaldean ere wifi bidez konektatzeko aukera dago egun, kirol zerbitzuguneak, Gaztegunea, skate-park eta ingurua, batik bat.

Bi lotura mota daude; alde batetik, alde baterako konexioa. Aukera hau Leioan denbora gutxi egiten dutenentzat pentsatuta dago, 24 ordutan internetera konektatuta egotea ahalbidetzen du Kultur Leioan pasahitza eskatuz eta gero. Bestalde, ohiko konexioa dugu, ohiko erabiltzaileentzat. Honetarako liburutegiko karneta baino ez da beharrezkoa izango, eta karnet bakoitza duen pasahitza aktibatzeko Kultur Leioatik pasa beharko dira erabiltzaileak behin baino ez.
Gune berri hauek proiektuaren hasiera baino ez dira, laster herrian zehar dozena erdi Wifi puntu izango ditugu nonahi interneterako sarbidea izateko dohan. Urtearen hasieran martxan izango diren puntu berriak honakoak izango dira:


· Sarrienako kirol zerbitzua
· Mendibile parkea
· Bidekurtzio plaza
· Euskal Etxeen plaza
· Ikeabarri plaza
· San Bartolomé plaza eta parkea
· Txorierriko Manuel Irujo plaza
· Pinuetako Cervantes plaza
· Lamiakoko Juan Ajuriaguerra plaza
· Santa Ana etorbidearen ondoan dagoen Ibaiondo plaza

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa