Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-30 Leioako Merkatarien Elkartearen X.urteurrena ospatzeko hitzarmena luzatu du Udalak Leioako Udalak herriko Merkatarien Elkartearekin duela 10 urte sinatutako akordioa luzatzea erabaki du. Lehen sinaduraren garaian, Merkatarien Elkartea sortu berria zenean, herriko merkatal sarearen bultzapenean eta sustapenean elkarlana bideratzea erabaki zuten sinatzaileek, orain berriz, helburu horiek mantentzeaz gain, berrikuntza teknologikoak sektorean ezartzea bilatzen dute.

Akordio luzapen honi esker, Leioako Merkatarien Elkarteak 18.000 euro jasoko ditu Udalaren partez 2011.urtera arte, eta honetaz gain urtero 6.000 euroko laguntza jasoko du teknologia berrien ezarpena gehitzen duen Komunikazio Plana aurrera ateratzeko. Proiektu honekin interes orokorreko edukiak (gizarte gaiak, kulturalak, komertzialak...) ikus-entzunezko euskarrietan eskaintzea bilatzen da.

Zehaztuz, merkataritza biltzen den guneetan berrikuntza teknologikoa bultzatzea bilatzen da, horretarako pantailen sarea jarriko da herriko denden erakusleihoetan. Pantaila hauetan merkatal zerbitzuak eta produktuak iragartzen dira, baina honetaz gain bestelako informazioa ere eskainiko da, adibidez agenda kulturala, gizarte informazioa, edota kirol albisteak. Honen arira, Udalak konpromisoa hartzen du euskarri honen bitartez udal informazioa helaraziko diola biztanlegoari.

Akordio hau etorkizunean izango diren elkarkidetza lanen hasiera baino ez da izango, herri mailan aipatutako pantaila informatiboak jartzerako orduan esperientzia eta jakintza maila eskuratzeko.

Merkagune
Akordio honen arira, Leioako Udalak Eusko jaurlaritzarena den Merkagune Programara aurkeztuko duen proiektuaren berri ematen du. Merkagune programak merkatal interesa duten proiektuak diruz laguntzen ditu, beraz Leioak bere proiektua aurkeztu du. Bulebarra eta zentro zibikoaren inguruen merkatal funtsa bultzatzea, bertan biltzen delako merkatarien eskutik antolatutako outlet eta gainontzeko merkatuak. Poriektu honek, ia 500.000 euroko inbertsioa suposatuko lukeena, hainbat ekintza aurreikusten ditu; bulebarrean estalita dagoen zonaldea bikoiztea, Jose Ramón Aketxe plazan musika kiosko bat ezartzea, edota umeentzako jolastokiak jartzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa