Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-28 Zinema eta kooperazio emanaldia Kultur Leioan, urriak 4, 6 eta 7
mugarik gabe / mugarik gabe

Gaur egun komunikazioaren eta informazioaren zati handi bat zinemaren eta telebistaren bidez iristen da guregana. Filma eta telefilma gehienek pertsonen jokaera inkontzienteki baldintzatzen duten estereotipoak zilegi egiten dituzte.

Mugarik Gaberen apustua komunikazio eta informazio ezberdina da. Jaialdi honek ekoizten den zinema alternatiboa bultzatzen saiatzen da, ekonomia murritzarekin baina kalitate artistiko eta gizatiar handiarekin egindako zinema.

Zurevision VI. Zinema Emanaldi honek Leioara ekarriko du 9 dokumental ezberdin non indigenen benetazko bizimodua islatzen den. Emanaldiak, urriaren 4, 6 eta 7an izango dira, arratsaldeko 20.00etan, Kultur Leioako Auditoriumean. Proiekzioaz gain, ezin dezakegu ahaztu hitzaldia ere izango dela, urriaren 7an, “Gutxiago hobe bizitzeko” izenburupean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazio diptikoa (pdf, 1165 kb)

Mugarik gabe kartela (pdf, 280 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa