Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-24 ‘Olgetan euskaraz’ programa urrian bueltatuko da Matrikula epea asteartean hasiko da
euskara zerbitzua / euskara zerbitzua

Datorren hilean Euskara Zerbitzuak martxan jartzen duen ‘Olgetan euskaraz’ programa bueltatuko da. Urtero bezala jolasak eta tailerrak euskaraz jorratzeko ekimena dugu hau, 1999 eta 2005 urteen bitartean jaiotakoentzat eta Leioan erroldatuta dagoenentzat zuzendutakoa.

Programa honetan burutuko diren ekintzak urriaren 13an hasiko dira martxan, beraz, matrikulazioa datorren asteartean, irailaren 28an, hasten da (honekin batera matrikulazio orria). Ikastaroaren ordutegia 17.30etik 19.00etara izango da astelehen eta asteazken edota astearte eta ostegunetan. Topagunea, beti bezala, Txomin Aresti ikastetxea izango da eta matrikulazio tasa 58,41 eurokoa da.

Informazioa gehiago:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 – 4. solairua
Irailaren 28tik urriaren 6ra
Ordutegia: 9:00 – 14:00
Tel.: 94 607 25 76

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 95 kb)

Izena emateko orria (pdf, 40 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa