Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-23 Aterpe Leioa Gaztegunea zabalik da jada Gaurtik hasita, eta asteburu osoan zehar, ate irekien jardunaldiak izango dira
gaztegune / gaztegune

Leioak apustu finkoa mantentzen du, kultura, kirol zein bestelako ekipamendu berriak eskaintzeko leioaztarrei. Lan handia egin du Udalak zeregin honetan eta honen fruitu berria gaur inauguratzen den Aterpe Leioa Gaztegunea da, 14 eta 35 urte bitarteko gazteei bereziki zuzendutako lokal berria.

Ekipamendu berri hau erabilera anitzekoa izango da; gazteei zuzendutako informazioa biltzeko, edota jolastu eta ikasteko toki bat da. Guztira 517 metro koadroko lokala dugu hau, bertan 50 pertsonako kopurua duen ikasteko gela bat, erabilera anitzeko gela, nagusientzako egongela bat eta txikientzako beste bat, informatika gela, elkarteentzako batzar gela, bulegoak, sukaldea eta jantokia duen txokoa, administrazio gunea, komunak eta artxiboak daude.

Honetaz gain, azken urte hauetan emaitza baikorrak eman dituen Gazte Informazio Zerbitzua, Aterpe, ere bertan kokatzen da. Horrela, Gaztegunea Leioako kultura azpiegituren erreferentzi bihurtuko da, auzoetako Kulturguneekin batera, herriko gazteen artean. Aipatzekoa da ere, gaztegune honetan kokatzen den sexu aholkularitza zerbitzua, Leihosex. Profesionalez osatutako zerbitzu honek sexu gaietan gazteek dituzten kezkak eta galderak erantzuten ditu.

Aldapabarrena kalean kokatzen da Gaztegune berri hau, skate parkaren ondoan, eta Pinosoloko zonaldean, hau da igerileku irekien parean eta etorkizun batean kiroldegi berriak beteko duen lurzoruaren parean, hain zuzen ere.

Gaztelekuaren banaketa egiterakoan gauza bat izan da kontutan, ekintza zaratatsuak eta lasaiagoak egiten diren guneak banatzea, honetaz gain aretoaren irekiera partziala izan daiteke erabilera eta ordutegien arabera. Zehazki besteengandik bereiztu daitekeen gunea “zaratatsua” da, hau da, erabilera anitzeko gela, elkarteen bilerak egiteko gela eta nagusientzako gela.

Proiektu honetan esfortzu berezia egin da isolamendu akustikoan lokalaren goikaldean bizi diren leioaztarrei eragozpenik ez sortzeko.

Leioako gazteriarentzat zuzendutako azpiegitura honen egokitzapen obra hauek eta ekipamendu guztia ia 700.000 euroko kostua izan dituzte.

Aipatzekoa da baita ere, Gaztegunea diseinatzerakoan Leioako gazteen iritzia oso kontutan izan dela, eurek izango direlako erabiltzaile bakarrak. Horretarako hainbat galdeketa eta informazio kanpaina egin izan dira.

Laburbilduz, Aterpe Leioa Gaztegunea jolaserako eta elkartzeko gunea da; lagunak egin, lehiaketetan, ikastaroetan zein tailerretan parte hartu, eta aisialdiko ekintza pilo bat burutuz gain ikasteko aukera ere ematen duena. GAZTEGUNEA

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 1221 kb)

Ikastaroak eta egitarauak (pdf, 2365 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa