Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-21 Bihar kotxerik gabeko eguna ospatuko da
sem / sem

Europako Mugikortasun Astearen barruan murgilduta gaudenez, bihar, irailak 22, Kotxerik gabeko eguna ospatuko dute atxikitze gutuna sinatu duten Europako herri guztiek, Leioa barne.

Horretarako Sabino Arana kalea trafikoarentzat moztuta izango da eta oinezkoentzako hainbat ekintza izango dira bertan egun osoan zehar.

Patinak: Kirola arloaren barruan, Sabino Arana kalean hainbat patin izango dira eskuragai kale osoan zehar gora eta behera ibiltzeko lasaitasun osoz, honetaz gain bakoitzak bere etxetik patinak ekartzea ere gomendatzen da.
Ekintza hau egiteko ordutegia:
10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19etara

Dantza: Dantza ere protagonistetako bat izango da bihar. Kalea erritmoz eta mugimenduz beteko da, honetaz Andoni Aresti dantza eskolako ikasle eta irakasleak arduratuko dira. Eurekin dantza pauso berri batzuk ikasi nahi baldin badituzu eta ondo pasatu nahi baduzu, hurreratu zaitez 12.30ean eta 19.20ean orduetan.

Kale antzerkia: Bere aldetik, Anónima Teatro konpainia frantziarrak 20 minutuko antzezlana aurkeztuko digu bihar kalean bertan. Hiru saio desberdin izango dira leioaztar guztiek ikusteko aukera izateko. Orduak: 12.00, 18.00 eta 19.00etan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa