Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-16 Mastitxu Udal Euskaltegiak ikastaro bereziak eskaintzen ditu
euskaltegi / euskaltegi

Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiak ireki du jada ikastaro berezietarako taldeen izena emateko epea.
Talde desberdinak izango dira:

Gurasoentzat: Ikastaro honetan, hasierako mailaren araberako euskalduntzeaz gain, haurrentzako ipuin, jolas, kanta, eskolako materiala eta abar landuko dira. Ikastaroa urriaren 4tik ekainaren 17ra uzatuko da, egunero ordu bat eta erdi emanez, hau da, 10.00etatik 11.30era edota 14.15etik 15.45era. Prezioa 290,62 eurokoa izango delarik.
Garrantziskoa da jakitea, ikastaro honetan izena emateko epea irailaren 27an amaituko dela.

EGA eta HABEren 3. maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko ikastaroa: Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutakoa. Ikastaroa 126 ordukoa izango da. Astero bi egunetan, astearte eta ostegunetan eta egun bakoitzean bi ordu.

Ikastaroa modu egokian egin ahal izatea bermatzeko, gutxieneko euskara maila ziurtatu behar dugu. Horretarako, irailaren 27an, 16:00etatik aurrera mailaketa proba egingo dizuegu ikastaroa egiteko prest zaudeten ikasleoi.

Taldea sortu ahal izateko gutxieneko kopurua 9 ikaslekoa da.

Iraupena: urriaren 5ean hasiko da eta ekainaren 16an amaitu.
Ordutegia : 16:00 – 18:00
Lekua: Mastitxu Euskaltegia Leioako Udala. Iparragirre 78.
Prezioa: 157,50 € (3.maila/EGA lortuz gero HABEk dirua itzuliko dizu).
Izena emateko epea: irailaren 14tik 24ra (biak barne) euskaltegian bertan.

4. maila egiteko aukera: EGA atera eta gero zer dagoen jakiteko 4.mailan matrikulatu zaitez.

Mastitxu Udal Euskaltegiarekin harremanetan jartzeko deitu 94.464.00.02 zenbakira edo pasa euskaltegitik: Iparragirre etorbidea, 78.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa