Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-15 Leioak Txileko Independentziaren 200.urteurrena ospatuko du folklorez betetako ekitaldi batekin
Chile / Txile

Txilek Bilbon duen Kontsulatua, Alonso Ercilla eta Pablo Neruda Kultur Elkarteak, Chile Lindo eta Millantú folk taldeak eta Leioako Udalak, Txileren Independentziaren 200.urteurrena ospatuko dute bihar Kultur Leioan.

Jaia arratsaldeko 20.00etan hasiko da Errekalde plazan, bertan harrera ofiziala egingo da. Ohiko aurreskuaren ondoren “Chile Lindo” eta Millantú dantza taldeko Alejandra Veas dantzariak Txileko musika eta dantzen erakustaldi polit bat eskainiko dute. txiletarren erakustaldi bat egingo dute. Hau amaitu ostean koktel bat izango dute gonbidatu guztiek, Txileko janari tipikoekin osatutakoa, ardoa eta enpanada, besteak beste.

Ospakizunera, Leioako udal ordezkariez gain, Txileko ordezkari bezala gonbidatuta izango dira Txileko kontsula, Juan Carlos Pérez de Unzueta, eta Alonso Ercilla elkarte euskal-txiletarraren presidentea den Gotzon de Lasa. Honetaz gain Euskal Herriko beste toki askotako elkarte txiletarrak ere izango dira. Gogoratu behar da asko direla Euskal Herrian bizi diren txiletarrak eta herri honekin harreman estua duten euskaldunak, Bizkaian bakarrik 800 baino gehiago dira.

Orain dela gutxi Ibarrabarri plazan kokatu zen Txileko Kontsulatua, eta ordutik hona Leioak oso harreman estua izan du herritar hauekin, horregatik joan den urtean txiletar guztientzat hain garrantzitsua den data zehatz hau gogoratzea eta ospatzea erabaki zuen. Aurrekoan artea izan zen protagonista, zehazki pintura, aurten berriz, musika izango dugu ardatz bezala.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa