Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-14 ´Hi-talde’ tailerran izena emateko azken egunak Izena emateko epea datorren ostiralean, irailaren 17an, amaituko da
herrigune / herrigune

Datorren ostiralean, irailaren 17an, amaituko da epea ‘Hi-talde’ tailerran izena emateko. Tailer berezi hau eskola publikoetan ikasten duten txikientzat eta 4 urte baino gehiago dutenenetzat zuzenduta dago.

Tailer hau, Ekotaldearen lanetik sortu da, hau da, Leioako Udalak eta Solasgunek sustatutako “Herrigune Leioa” egitasmoaren ekintzetan parte hartzen duten pertsonek sortutakoa.

Hau dela eta, Udala eta Ekotaldearen laguntzarekin lan proposamen hau heltzen zaigu ikastetxeetara. Astean ordu beteko tailerra dugu hau, beti klaseko orduetatik kanpo mantentzen dena. Bertan hainbat ekintza desberdin egiten dute gazteek, beti ere sormena eta adimen emozionala landuz. Ekintza hauen artean besteak beste buztinezko piezak egiten dituzte, eraikuntza txikiak lantzen dituzte, edota mugimendu zein konfigurazio jolasekin gozatzen dituzte.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu deitu Solagunera 94.402.97.80 / 656.74.21.47

Erlazionatutako dokumentuak:

Dokumentua (pdf, 1497 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa