Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-23 Gaztelubideko aparkalekuaren plazen zozketa
Parking de Gaztelubide / Gaztelubideko aparkalekua

Datorren astelehenean, uztailak 26, eguerdiko 12.00etan Kandelazubieta kiroldegian izango da Gaztelubide kaleko aparkalekuaren plazen zozketa publikoa. Ekitaldi publiko honetan interesa adierazi duten pertsonen artean zozketatuko dira plazak eta hauen kokapena ere.

Aparkalekuaren proiektua eta aipatutako gainerako ekintzak egin ahal izateko, prozesu administratibo luze eta konplexua bizi izan dugu, tramite askorekin: udal plangintzaren aldaketak, proiektua jendaurrean jartzeko faseak, herritarren partaidetza, proiektuaren esleipenerako lehiaketa publikoko orrien onarpena, lurzoruen desjabetzea, ekintza-esparrua partikularrekin negoziatu beharra, proiektu teknikoaren onarketa, lanaren esleipena... Gainera, esleipen prozesuak atzerapena izan zuen, zeren eta hasierako enpresa esleipenduna (Urazca) konkurtso egoeran egon zen, eta, ondorioz, kontratua eten eta beste esleipen bat egin behar izan zen, kasu honetan Viuda de Sainz enpresari. Une honetan, urteetan martxan egon izan den prozesu hori guztia historiara pasatu da, eta garrantzitsuena lanak ondo egitea da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Zozketaren emaitza (1. plaza) (pdf, 35 kb)

Zozketaren emaitza (2. plaza) (pdf, 28 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa