Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-12 San Bartolomek eliza berria izango du laster
oblatos / oblatuak

Leioako Udalak obra baimena eman dio Bizkaiko Eliza katolikoari Basaezko auzo leioaztarrean eliza berri bat eraikitzeko, hau da, San Bartolomeko goikaldean.

Aita oblatuek alde egin zutenetik hona, lehengo eliza kokatuta zegoen lurzorua higiezinetako promotore baten esku geratu izan zen, horrela Udalak eta Gotzaintzak akordio batera heldu ziren eliza berri bat eraikitzea posible izateko. Horrela, 50 urteko udal lagapeneko lurzorua eskaitzen dio Udalak eta Elizak eraikin berriaren kostuetaz arduratzen da. Eraikin berriak egun dagoen eta laster botako den eliza ordezkatuko du.

Urbanizazio lanak San Bartolomeko egokitze lanetan barruan kokatzen dira. Gune honetan 190 etxebizitza inguru eraikiko dira, horietako 30 etxebizitza babes ofizialeko etxebizitzak izango dira. Honetaz gain auzoko behe aldean ere etxebizitzak egingo dira laster (kulturgunea, ikastetxea, baseliza eta parkearen inguruan) San Bartolomé eta Atxukarro kaleen artean.

Ekintza guzti hauek 5 milioi euro inguruko kostua izango dute, hauetatik miloi bi Udalak jarriko ditu, eta honekin egingo diren lanen artean: San Bartolome kalea erabat berritu (lurrazpiko zerbitzuak, asfaltoa, espaloia eta argiak) eta baterian aparkatzeko aparkalekua egin; Atxucarro kalearen amaierako tartea erregularizatu, zuzkidura horiek ere atonduz; San Bartolome plazaren gaur eguneko azalera bikoiztu; ohiko probalekua berreskuratu; eta Altzagaondo parkea sortu (auzo guztian zehar ibili ahal izateko, Zarragabarrena, Altzagaondo eta San Bartolome parkeetatik).

Aipatutako erakin berria arkitektura aldetik maila handikoa izango da, hainbat proiektuen artean aukeratu izan duelako Gotzaintzak.Ejekuzio obretarako aurrekontu materiala 700.000 eurokoa da, eta Elizak 2010. urte honetako azken aldean obretan hastea espero du, eraikuntzako enpresa bati obra esleitu ondoren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa