Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-09 Leroy Merlín Leioara dator
leroymerlin / leroymerlin

Leioako Udalak obra baimena eman dio jada Leroy Merlín enpresari udalerrian ezartzeko. Enpresa frantsesak Leioa aukeratu du eskuinaldeko bere denda ezartzeko, horrela Bizkaian duen presentzia handitzen du, Barakaldoko Megaparken duenarekin batera.

Gure udalerriak azken urteetan izandako aldaketa nabariak eta hauek eman dioten bizitasuna izan da funtzeskoena Leroy Merlinek Leioa aukeratzeko kontutan izan dituen ezaugarriak. Honetaz gain, Bilbo Handiarekin duen hurbiltasuna ere garrantzizkoa izan da.

Leroy Merlín-eko denda berri hau Artea merkatal gunean ezarriko da, Aki eta Conforamako lokalak bat eginik, hain zuzen ere.

Merkataldegi berri honek 100 lanpostu berri sortuko ditu bere lehenengoko urtean, eta hirugarrenerako 160 izatera heltzera espero dute arduradunek. Dagoeneko enpresak langile aukeraketa prozesuarekin hasi dira, eta interesa dutenen curriculumak jasotzen hasi dira.

Honen arira, esan beharrekoa da Leroy Merlín eta Leioako Behargintza, Enplegu eta Prestakuntza Zentrua elkarlanean daudela, honen helburua da lanpostu berri horien gehiengoa udalerriko biztanleentzat izatea.

Beraz, Leroy Merlín markako denda berri hau azarorako prest izatea espero dute arduradunek. Guztira miloi erdi euroko lanak burutuko dira bertan eta urrian hastea espero da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa