Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-21 X Jota txapelketaren finalistak
393_dantzak

Atzo ospatu zen Leioan X. Jota txapelketa. Eguraldi lagun izanda, hainbat pertsona bildu ziren urtero arrakastatsua den lehiaketa hau ikusteko.

Publikoaz gain txistulariak izan ziren, Santurtziko Txistulari Banda, eta trikitilariak ere, Edurne Iturbe eta Roberto Etxebarria, giroa alaitzen eta dantzarientzat musika eskaintzen. Aurtengo epaimahai berriz anitza izan zen; Arabatik Urtzi Etxebarria, Bizkaiko eskuinaldetik Aitor Aresti Landa, Bizkaiko ezkerraldetik Gaizka Benguria eta Gipuzkoatik Carlos Sarriegi izan ziren.

Nagusien txandan, guztira sei bikotek parte hartu zutelarik, horrela geratu ziren sailkatuta:

1. Nagore de las Cuevas (Sestao) eta Arkaitz Pascuas (Sestao)
2. Idoia Besada (Pasai Antxo) eta Ibon Ibarguren (Azpeitia)
3. Haizea Hormaetxea (Leioa) eta Lander Campos (Santurtzi)
4. Amaia Bolinaga (Bergara) eta Aritz Arrillaga (Bergara)

Gaztetxoen kategorien berriz (10 bikote izan ziren lehian):

1. Garazi Gurrutxaga (Azpeitia) eta Asier Ibarguen (Azpeitia).
2. Maialen Andalur (Azpeitia) eta Amets Amudieta (Azpeitia).
3. Miren Ibarzabal (Azpeitia) eta Mikel Subinas (Azpeitia).

Erlazionatutako dokumentuak:

Sailkapena (msword, 151 kb)

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala