Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-17 Atzoko euriteak ez zuen kalte larririk eragin Leioan Alerta laranjan bizi izan genuen atzoko eguna euriteak zirela eta, dena dela Leioan ez zuen kalte larririk eragin eguraldi honek. Hartutako neurriak, alerta dispositiboaren antolakuntza eta herritarren partaidetza funtsezkoak izan dira gaur kalte larririk ez izateko.

Zonalde bi izan dira atzo arrisku gehien izan zutenak. Alde batetik, Santa Anako Grupo Ibaiondo auzunea itsasadarraren parean kokatuta egoteagatik. Zonalde honetako garaje guztietatik kotxeak atera ziren eta azkar ibili ziren lanetan uholdeak ekiditeko. Bestalde, Getxo eta Leioa tartean dagoen autobia urez gainezka zegoen atzo Gobela ibaiarengatik, honek Leioako hainbat hodi kaltetu zuen, baina aldez aurretik behe solairuan kokatutako etxeetan zakuak jarri ziren eta honek kalteak saihestu zituen.

Esan beharrekoa da baita ere, Txopoeta eta Langileria zonaldean eraiki berri diren etxebizitzak eta egindako urbanizazio lan berriak auzoaren segurtasuna handitu egin dutela. Orain arte euriteekin izaten ziren lurjauziak eta uholdeak desagertu egin ziren atzo.

Beraz, alerta dispositiboa bertan behera geratu da gaur eta obren brigadak kaleak eta zenbait kalte arinak konpontzen ari dira dagoeneko. Kalte arin hauek batez ere toki bitan eman dira, Otsabarrena zonaldean errepidearen zati bat moztu duen lurjauzi bat garbitzen, eta bestetik Pinosoloko bidegorrian izandakoan ere.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala