Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-14 Leioako zerbitzu psikologikoa, gero eta eraginkorragoa
psikologo / psikologo

Leioako Udalak eskaintzen duen zerbitzu psikologikoak 41 pertsona hartu zituen 2009. urtean (2008an baino 8 gehiago), hauekin 36 kasu landu ziren eta 26 kasu itxi egin ziren. Guztira, 275 saio izan dira, 2008an baino 42 gehiago.

Esan beharrekoa da, zerbitzu hau jaso zuten pertsonengatik, %96 emakumeak izan zirela, eta gizonezko bi. Azken hauek familiko tratamenduaren barruan tratatu izan zirelako.

Erabiltzaile hauen jatorria, gehienbat bizkaitarra da (%61) eta etorkinen kopurua %38.9 da. Datu deigarria da, 51 eta 63 urte bitarteko emakumeak gero eta gehiago direla zerbitzu honetan, 2008an %9 izatetik iaz %16 izatera pasatu izan direlarik. Dena dela, erabiltzaile gehien biltzen dituen adin tartea 31 urtetik 40 urtera bitartekoa izaten jarraitzen da.

Honetaz gain, erabiltzaileen egoera zibila ere aldatu egin da azken urtean, ezkongabe daudenen kopurua handitu egin da %30etik %38.8ra.

Urte hauetan egindako lanen ondorio gisa, eta eskariei erantzunez, hilero mota askotako koordinazioak ematen dira zerbitzu honetan: Erreferentziazko Gizarte Langilea, noiz behinkako koordinazioak (3 kasutan), hezitzaileen laguntza (14 kasutan), edota beste gizarte baliabide batzuen kanpoko laguntza (kasu bitan).

Saio hauetan jorratzen diren arazo eta egoerei dagokionez, landutako 36 kasuengatik 18 bikotekideak eragindako tratu txar psikologikoak eta fisikoak atzemandako sufrimenduarengatik izan dira. Gainera, hauetako 4 kasutan familiko adingabekoekin ere lan egitea beharrezkoa jo du psikologo taldeak. Datu hauek 2008.urtearekin alderatuta, kasu hauen gorakada erakusten digute, hau da, zerbitzu honetan herritarrek duten konfidantza gero eta handiagoa dela.

Hurrengo urteari begira, Udalak talde bat eraikiko du. Bertan antzeko arazoak dituzten emakumeak batu egingo dira eta egoera berdinean direnen artean laguntza emango dira eta solasaldi gune bat osatuko dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa