Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Urriaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-04 Leioak 16 eta 30 urte bitarteko 8 gazte kontratatuko ditu gazteen enplegua sustatzeko programaren ekintzen barruan Turismoaren, merkataritzaren, herritarren parte-hartzearen, administrazioaren eta artxiboaren arloko zeregin teknikoak beteko dira. Gainera, pertsona bat euskara-dinamizatzaile gisa kontratatuko da, eta beste bi gizarte-integratzaile gisa.
/

Leioako Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, eta EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan, langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko 8 gazte kontratatuko ditu.

Programa hau Behargintzan garatzen da eta helburua gazte leioaztarrak enplegagarritasunerako eta lan-merkaturatzeko aukerak hobetzea eta erraztea da, ikaskuntza eta esperientzia eskuratuz.

8 lanpostu eskainiko dira, guztiak 12 hilabetekoak, eta lanaldia % 100ekoa izango da:

• Turismoko teknikaria

• Merkataritzako teknikaria

• Herritarren partaidetzako teknikaria

• Euskara-dinamizatzailea

• Gizarte-integratzailea (2)

• Artxiboko teknikaria

• Administrazio-teknikaria.

BALDINTZAK

Adinaren baldintza betetzeaz gain, hautagaiek enplegu-eskatzaile gisa eta Gazte Bermea Sistemaren Fitxategian izena emanda egon behar dute. Gainera, ezin izango dute programa honetan sartu joan den urtean bertan parte hartu dutenek edo Leioako Udalak 2023ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian kontratatu dituenak.

Lehentasuna izango dute lanpostu bakoitzean eskatzen diren titulazioen gaineko baldintzak betetzen dituzten hautagaiek, Leioan bizi direnek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularrak edo onuradunak direnek, edo 30 urte betetzetik gertuen daudenek.

Hautagaitzak Lanbideren bidez kudeatuko dira bihartik aurrera, uztailak 5 ostirala.
Informazio gehiago: www.lanbide.euskadi.eus

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa