Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-06 Leioa kantika Korala Europaren konkistan
kantika / kantika

Leioa Kantika Koralak Europäisches Judgenchor Festival Basel izeneko Europako Gazte Abesbatzen Jaialdian parte hartuko du datorren astean, hilaren 12tik 16ra bitartean.

Jaialdi hau Suitzako Basilea hirian ospatuko da aurten. Hiru urtean behin antolatzen jaialdi ospetsua dugu hau eta aurtengoan bere zazpigarren edizioa betetzen da. Prestigioduna da jaialdi hau Europa mailan batez ere parte hartzen duten abesbatzen aukeraketan izaten duten eskakizun maila altuagatik.

Aurtengoan 12 abesbatzek hartuko dute parte, hainbat jatorri ezberdinekoak. Hauen artean aski ezagunak diren prestigiozko taldeak adibidez Hungriako Pro Musica, Esloveniako Carmina Slovenica edota Herbeheretako Netherlads Children´s Choir. Hauen artean Kantika izango da ere, Estatu mailako abesbatza bakarra eta aurreko edizioetan ere parte hartu zuena.

Irauten duen bost egunetan 500 gazte izango dira elkarrekin Basilean, bertan temática ezberdinetako kontzertuak eskainiko dituzte (musika modernoa, folklorea, erlijiosoa...) eta hainbat tailer zein hitzaldietan ere parte hartuko dute gazteen artean abesbatzak sustatzeko asmoz.

Jaialdiaren inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero www.ejcf.ch web gunean, eta Leioa Kantika Koralaren inguruko informazio guztia www.leioakantikakorala.com.

Erlazionatutako dokumentuak:

Parte hartzaileak (msword, 25 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa