Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-19 UDA, Leioako Udalaren haurren aisialdirako eta lana eta familia bateragarri egiteko programa, uztailaren 1ean hasiko da Leioako familia batzuek azaldu dituzten zalantzak direla eta, Udalak argitu nahi du UDA programari ez diola eragingo, inola ere, ELA sindikatuak kirol-instalazioetako langileei deitutako greba-deialdiek edo lanuzteek, EZ BAITA BERA PROGRAMA GARATZEKO ARDURA DUEN LANGILEA.
/

UDA, Leioako Udalaren haurrentzako aisia eta lana eta familia bateragarri egiteko programa uztailaren 1ean hasiko da, aurreikusita zegoen bezala.

Leioako familia batzuek azaldu dituzten zalantzak direla eta, Udalak argitu nahi du UDA programari ez diola eragingo, inola ere, ELA sindikatuak kirol-instalazioetako langileei deitutako greba-deialdiek edo lanuzteek, EZ BAITIRA HAIEK PROGRAMA GARATZEKO ARDURA DUEN LANGILEAK.

Ohi bezala, UDAk aisialdirako eta kirolaz gozatzeko hainbat espazio erabiliko ditu 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako adingabeentzat. Bi hamabostalditan egingo da, uztailaren 1etik 12ra eta uztailaren 15etik 30era, astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara. Behar duten familiak 9: 00etan sartzeko aukera izango dute. Guztira 800 plaza eskaintzen dira, 400 hamabostaldi bakoitzeko.

Udalak deitoratu du udalerriko kirol-zerbitzuaren enpresa esleipendunak eta bertako langile batzuek duten lan-gatazkak eragina izatea Leioako kirol-eskaintzaren garapen normalean. Zentzu horretan, Udalak gogorarazi du Leioa Kirolaken erabiltzaileei ez zaizkiela kobratzen udal kirol zerbitzuei dagozkien udal tasak.

Udalak aldeei eskatzen die denboran luzatzen ari den eta Leioako bizilagunei zuzenean eragiten dien gatazka bati amaiera emateko.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
?

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa