Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-03 Mari Pepa eta Arlote bila Leioako herritarrek izenen artean bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 4ra arte
maripepa eta arlote / maripepa eta arlote

Urtero bezala, San Juan jaiak hurbiltzen direnean, gure herriko Mari Pepa eta Arlote bilatzen hasten gara. Pertsonai jator hauen azalean jarri nahi diren guztiek izen emate eta aukeraketa datak honakoak dituzte:

MAIATZAREN 14RA ARTE
“Mari Pepa eta Arloteak” aurkeztu eta inskribatzeko epea (indibidualki edo bikoteka).
Utzi zure proposamena: Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe, 11) ala posta elektroniko honetan kultur@leioa.net

MAIATZAREN 17TIK EKAINAREN 4RA
Bikoteak bozkatzeko epea.
Bozka dezakezu: Kultur Leioaren web orrialdean

Bikotea aurkeztu eta inskribatzeko epea 2010eko maiatzaren 14an amaitzen da. José Ramón Aketxe, 11 helbidean edo kultur@leioa.net posta elektronikoan Aurkeztutako bikoteak herri bozkaketa batean parte hartuko luke.

Bikotearen izen-abizenak, Kultur Leioaren web orrialdean egongo den “Mari Pepa eta Arlote hautatu” blogean azalduko lirateke. Leioako herritarrek bertan agertuko diren izenak bozkatuko lituzkete, maiatzaren 17tik ekainaren 4ra.

Ekaineko lehengo astetan hautatuak izan direnen izenak, Mari Pepa eta Arlote alegia, jakinaraziko genituzke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa