Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Abuztuaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-06 Leioako Udalak hitzarmen kolektiboa sinatu du San Bartolome auzoko obrak aurrera ateratzeko Obra hauek 2009. urteko lehen lauhilabetekoan hasiko dira Sinatu berri duen hitzarmen kolektiboari esker Leioako Udalak San Bartolome auzoko obrak berehala martxan jartzea lortuko du. Hau dela-eta, obra guzti hauek suposatzen duten aurrekontu osotik, hau da 5.883.243 eurotatik, Udalak 2.000.000 euro jarriko ditu, gainontzekoa enpresa etxegileen esku utziz.

Erreforma hauen helburu nagusia auzotarren erosotasuna bilatzea da, eta behar bezalako auzo urbanizatu batez gozatzeko obra hiru ekintza ezberdinetan banatuko da, eta zailtasunak ekiditeko, Udalak ekintza guztiak esleipen bakar baten eta obra kontrol baten biltzea erabaki du. Zeregin horretarako, batasun honen erredakziorako, ‘Arcain Ingenieria y Arquitectura’ enpresa kontratatu da.

Alde batetik San Bartolome Vacante zonaldean 120 etxe libre eraikiko dira eta 30 Babes Ofizialekoak, bestalde, San Bartolome historikoren aldean 40 etxebizitza libre altxatuko dira. Azkenik, Udalak zerbitzuen hornikuntza hobetuko du elizatearen inguruan eta Telleria auzoko sanemendua ere berrituko du.

Zehazki, Udalak San Bartolome kalea hobetuko du (espaloiak, bideak, argiztapena...) eta bateria erako aparkalekuak eraikiko ditu. Honetaz gain, Achucarro kaleko azken zatia, Artazaren elkargunearekin, berrituko du, Altzaga parkeari bizia emango dio eta San Bartolome plaza handituko du. Azken ekintza honetan, lurzoruaren zati bat gordeko du Udalak, etorkizunean Elizak beste tenplu bat eraikitzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa