Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-29 XI. Umore Azokak 49 ikuskizun eskainiko ditu maiatzaren 20tik 23ra bitartean
umore09 / umore09

Leioako Umore Azokak hamaikagarren edizio ospatuko du maiatzaren 20tik 23ra bitartean, eta Euskal Herriko zein mundu osotik etorritako artistei beren azken sorkuntzak publiko orokorrari eta profesionalei ezagutzeko aukera eskainiko die. Guztira, Euskal Herriko hamar konpainiak, Espainiako 26k eta beste herrialde batzuetako 13k parte hartuko dute aurtengo egitarauan.

Antolatzaileek 425 ikuskizun-proposamen jaso dituzte, haietatik 49 konpainia ezberdinek burutuko dituzten 50 ikuskizun aukeratuz; horietatik 19 erabateko estreinaldiak izango dira, eta gainera, Leioako Umore Azokak horietako lauren ekoizpenean lagundu du. "Kaleko artistentzako Umore Azokan egotearen garrantzia islatzen dute datu hauek guztiek", adierazi dute antolatzaileek.

Leioako Umore eta Kaleko Artisten Azokak aurkeztuko dituen estreinaldiei dagokionez, sei euskal taldeenak, Espainiatik beste 11 eta atzerritik gerturatutako bik aurrenekoz eskainiko dituzte beren azken ikuskizunak.

Azoka Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren laguntzarekin. Leioak, lau egunez, antzerkiarekin batera bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du. "Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera izango da, antzerkia eguneko 24 orduetan bizi ahal izateko foroa", azaldu dute.

Kaleko antzerkia ardatz dela, Umore Azokak urterik urte Euskal Herriko Espainiako eta beste herrialde batzuetako konpainia garrantzitsuak ekarri ohi ditu, obra ugari estreinatuz eta, aldi berean, artista berriei beren lanak erakusteko aukera emanez; horri guztiari esker, azoka gisa finkatu egin da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa