Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Urriaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-27 Leioako Udalak izena emateko epea irekiko du kaleko sormen artistikoan interesa duten profesionalek Umore Azokan parte har dezaten Eskaera egiteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik, eta Umore Azokaren udal webgunearen bidez egin ahal izango da.
/

Leioako Udalak apirilaren 2an irekiko du 2024 Umore Azokan parte hartu nahi duten kaleko sorkuntza artistikoan interesa duten profesionalek izena emateko eta akreditatzeko epea, apirilaren 23ra arte. Izen-ematea Azokaren udal webgunearen bidez egin beharko da.

Interesa duten profesionalek sektorerako aurreikusitako jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute, besteak beste, SAREA-Euskal Antzerki Sarearen Batzar Nagusian, Artekale-Sarea topaketan, non euskal konpainiek une honetan lantzen dituzten prozesu artistikoak aurkeztuko diren, edo Umore Meetings, profesionalentzako eta konpainientzako topaketa eta negozio-bilera azkarrak.

Gainera, maiatzaren 17an, ostirala, artistei eta profesionalei harrera ofiziala egiteko ohiko ekitaldia egingo da, eta ekitaldi horretan Umore Azoka 2023 eta Umore Azoka 2024 sariak banatuko dira.

Aurtengo Umore Azokan 41 konpainiak hartuko dute parte -18 Euskadikoak, 18 estatukoak eta 5 nazioartekoak-, eta hainbat estreinaldi absolutu izango dira.

SARE SOZIALAK :
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa