Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-19 Iban Rodriguez Etxebarria Alkatea Lamiako-Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondoko bizilagunekin bilduko da gaur arratsaldean Topaketa "Alkatearekin partekatzen" programaren parte da eta Lamiakoko Adinekoen Etxean izango da, 18:30etatik aurrera.
/

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria Lamiako-Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondoko herritarrekin bilduko da "Alkatearekin partekatzen " programaren topaketa berri batean. Solasaldia Lamiakoko Adinekoen Etxean izango da, 18:30etatik aurrera.

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da leioa.zabalik@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita, 747 49 45 90 telefonora whatsaap o telegram bidalita edo deituta. Edozein kasutan, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adierazi behar dira.

9 TOPAKETA

Guztira 9 topaketa izango dira herriko hainbat gunetan, eta horietako bakoitzean udalerri osorako interes komuneko gaiak jorratu ahal izango dira, baita garrantzi handiagoa hartzen dutenak ere, auzoak hitzaldia egingo den gunetik gertu daudelako.

• Urtarrilaren 31, asteazkena, Behargintzan, Iturribide, San Juan, Ikea eta Mendibile auzokideentzat.

Otsailaren 14an, asteazkena, Kultur Leioan. Elexalde, Iparragirre Etorbidea, Sabino Arana, Luis Libano, Independentzia eta Leioandiko bizilagunentzat.

• Otsailak 28, asteazkena, San Bartolome txokoan. Aldekoena, Larrakoetxea eta Artatzaganako herritarrentzat.

• Martxoak 13, asteazkena, San Bartolome Kulturgunean. Artaza, San Bartolome, Telleria, Basañese eta Perurin bizi direnentzat.

• Martxoak 19, asteartea, Lamiakoko Adinekoen Zentroko aretoan. LAmiako-Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondoko bizilagunentzat.

• Apirilaren 10ean, asteazkena, Ondizeko dorrean. Udondo, Ondiz eta Aketxeko bizilagunentzat.

• Apirilaren 17an, asteazkena, Behargintzaren egoitzan. Kandela Zubietan eta Iparragirre zeharkalean bizi direnentzat.

• Maiatzak 8, asteazkena, Gaztelubide txokoan, Pinuetan bizi direnentzat.

• Maiatzak 22, asteazkena, Kultur Leioan, Santimami, Santsoena, Sarriena, Kazetariak eta Mardoenako bizilagunentzat.

Topaketa guztietarako ordutegia berdina izango da, 18:30etatik 20:00etara, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da guztietan.


SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa