Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-11 Leioako ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleek maskulinitate-ereduei buruzko gogoeta egin dute Kultur Leioan, gaur goizean, hizlari izan dira Eneko Lambea, gimnasia erritmikoko kirolari eta Fisika eta Ingeniaritzako ikaslea, Yuri Bilbao, Leioako Barandiaran Institutuko ikaslea, Beñat Urrutikoetxea eta Juan Manuel Feito, Piper Txuriak Elkartekoak.
/

Leioako ikastetxeetako DBHko laugarren mailako ikasleek maskulinitate-ereduei buruzko jardunaldi batean parte hartu dute gaur goizean. Leioako Udalak 8M Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu duen programazioaren barruan dago, gazteak maskulinitate-moten aniztasunaz sentsibilizatzeko eta hezteko.

"Hezikidetza Maskulinitatea Eraldatuz" izenburupean, hitzaldia Kultur Leioako auditoriumean egin da eta bertan izan dira Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria eta Berdintasun zinegotzi Consuelo Castellanos.

Xabier Madariaga kazetariak gidatu du jardunaldia. Mahai-inguruan, Leioako bi gaztek hartu dute parte: Eneko Lambea gimnastika erritmikoko kirolari eta Fisika eta Ingeniaritzako ikasleak eta Yuri Bilbao Barandiaran Institutuko 17 urteko ikasleak.
Biek maskulinitatearen eredu nagusiari jarraitzen ez dioten pertsona gisa aurkeztu dituzte beren esperientziak.

Piper Txuriak Elkarteko bi kidek ere parte hartu dute; Beñat Urrutikoetxea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, eta Juan Manuel Féito, berdintasunaren eta maskulinitate berrien arloko prestatzailea. Entitate hori gizonen arteko adiskidetasun- eta hausnarketa-gune gisa definitzen da, sexismoak eta gizon izatearen ondorioek nola eragiten dieten ulertzeko.

Jardunaldiak maskulinitate hegemoniko mota bat ez jarraitzearen ondorioak jorratu ditu, maskulinitatea ikusteko modu desberdinek gizartean duten eragina, gazteen ikuspegia maskulinitate berrien aurretik, maskulinitatearen deseraikuntza edo gizonek feminismoan duten papera.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa