Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-06 "Leioa Merkataritza Ibilbideak" programak merkataritza eta ostalaritza hurbilduko dizkie udalerriko bizilagunei Gurutze Beitia aktoreak eta Xabier Lapitz kazetariak hainbat bisita gidatu dinamizatuko dituzte. Herritarrek Leioako establezimenduen historia, xehetasunak eta kultur intereseko bitxikeriak ezagutzeko aukera izango dute, atsegin eta dibertigarri modu batean.
/

Tokiko merkataritza eta ostalaritza ezagutaraztea eta sustatzea da "Leioa Merkataritza Ibilbideak" programaren helburua.

Gurutze Beitia aktoreak eta Xabier Lapitz kazetariak hainbat bisita gidatu dinamizatuko dituzte eta herritarrek Leioako establezimenduen historia, xehetasunak eta kultur intereseko bitxikeriak ezagutzeko aukera izango dute, atsegin eta dibertigarri modu batean.

Ibilbideak ostiralean, martxoak 15, arratsaldez, 18:30ean izango dira eta larunbatean, martxoak 16, goizez, 11:30ean. Gehienez 10 laguneko taldeetan garatuko dira eta erabat doakoak dira.

Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, formulario bat betez. Behargintza web orrian eskura daiteke. Izena emateko epea martxoaren 13an, asteazkenean, amaituko da. Plazak mugatuak dira eta eskabide-ordenaren arabera esleituko dira.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
www.behargintza.net

https://behargintzaleioa.net/eu/merkataritza-ibilbideak





Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa