Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-06 Ireki da "Ni gaztea nintzenean..." XXV. Narrazio Lehiaketan parte hartzeko epea Parte hartu nahi dutenek apirilaren 5era arte aurkez ditzakete idazkiak Kultur Leioan, aurrez aurre edo postaz.
/

Leioako Udalak "Gaztea nintzenean..." XXV. Narrazio Lehiaketa deitu du iraganeko istorioak, oroimenean gordeta geratzen direnak, ardatz dituzten idazkietarako.

Parte hartu nahi dutenek apirilaren 5era arte aurkez ditzakete idazkiak Kultur Leioan, aurrez aurre edo postaz.

Narrazioak euskeraz ala gazteleraz idatziko dira, gehienez lau orri izango dituzte alde batetik, eta lan originalak eta argitaragabeak izan behar dute, beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak.

Lehiaketa honetan, lau kategoria ezarri dira egileen adinaren arabera: 18 urtera artekoak, 19 eta 30 urte artekoak, 40 eta 59 urte artekoak eta 60 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira: lehenengoa 250 eurokoa izango da, garaikurra eta diploma, eta bigarrena 125 eurokoa, garaikurra eta diploma.

Gainera, kontakizun irabazleak Leioako 2024ko Lehiaketa Liburuan argitaratuko dira.

LEHIAKETAREN OINARRIAK, ERANTSITA.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

OINARRIAK (pdf, 279 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa