Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-13 Aurrekontu Irekiak 2025 programa abian da, herritarren ideiak biltzeko fasearekin, gaurtik otsailaren 27ra arte • Leioako herritarrek proposamenak helarazi ahal izango dizkiote Udalari, udal eraikinetan eta bide publikoko hainbat puntutan jarriko diren postontzietan, kalean jarriko diren karpetan edo leioazabalik.leioa.net udal webgunearen bidez.
/

Leioako Udalak Aurrekontu Irekiak programaren edizio berri bat jarri du martxan, Leioa hobetzeko parte hartu! lelopean.

Gaurtik, otsailaren 13tik 27ra bitartean (biak barne), Leioako herritarrek proposamenak helarazi ahal izango dizkiote Udalari, udal eraikinetan eta bide publikoko hainbat puntutan jarriko diren postontzietan, kalean jarriko diren karpetan edo leioazabalik.leioa.net. udal webgunearen bidez.
Parte hartzeko beharrezkoa da pertsona Leioan erroldatuta egotea eta 16 urte edo gehiago izatea.

POSTONTZI ETA KARPEN KOKAPENA

Leioako herritarrek triptiko bat jaso dute etxean, prozesuari buruzko informazio guztiarekin eta parte hartzeko bete behar duten fitxarekin. Bertan, ideia azaltzeko lekua izango dute, eta proposamena modu bisualagoan deskribatzen duten irudiak erantsi ahal izango dituzte.
Informazioa eta formularioa udalaren leioazabalik.leioa.net. webgunean ere egongo dira eskuragarri, eta webgune honen bidez edo modu presentzialean helaraz dakioke Udalari, hainbat gunetan kokatuko diren karpetan edota postontzietan utziz.

Postontziak (proposamenak jasotzeko prozesu osoan zehar):
Udal-espazioak:

• Pinuetako Jubilatuen Etxea
• Txorierriko Jubilatuen Etxea
• Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ)
• Udala (Udaltzaingoaren sarrera)
• Sakonetako kiroldegia
• San Bartolomeko kulturgunea

Espazio publikoan:

• Lamiakoko metro geltokia
• Udondoko bulebarra (Ikaztegu aparkalekua)
• Ikea Ikea mendiko igogailua
• Mendibilerako pasabiderako sarbidea, Bidekurtzio plaza
• Artatzagana, Bordele parkea
• Artaza kalea 20
• Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza
• Estartetxe kalea, haurrentzako jolasen ondoan
• Maiatzaren Bata kalea, 2.
• Iparragirre hiribidea 76-78, Euskaltegiaren parean.

Karpak:

Gainera, otsailaren 15ean, 20an eta 22an informazio-karpak jarriko dira, eta horietan ere parte hartzeko formularioa bete eta utzi ahal izango da, Leioarako hobekuntza-ideia edo -proposamenarekin.

• Otsailak 15: Agirre Lehendakariaren plaza (goizez) eta San Bartolomeko Kulturgunea (arratsaldez)
• Otsailak 20: Osasun Zentroa (goizez) eta Sakonetako kiroldegia (arratsaldez).
• Otsailaren 22a. Pinueta (goizez) eta Lamiakoko metroa (arratsaldez).

INFORMAZIO-HITZALDIAK

Aurrekontu Irekien prozesuari buruzko informazio gehiago jaso nahi duten pertsona guztiak joan daitezke udalerriko hainbat auzotan antolatu diren hitzaldietara.
Hitzaldietan, interesdunek inprimakia bete eta udaletxera helarazi ahal izango dute.

• Otsailaren 13an, 19:00etan, Txorierriko Jubilatuen Etxean
• Otsailaren 20an, 18:30ean, Lamiakoko Jubilatuen Etxean
• Otsailaren 21ean, 18:00etan, Errekaldeko Jubilatuen Etxean.
• Otsailaren 22an, 18:00etan, Pinuetako Jubilatuen Etxean.

UDAL AURREKONTUA 2025

Lehen fase honetan, herritarren ideiak jasoko dira, eta interes orokorrekoak direnak lehenetsiko dira, bai eta ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak direnak ere.
Bigarren fasean, herritarrek Leioarentzat interesgarrienak direnak bozkatuko dituzte. Hautatutakoak 2025eko Udal Aurrekontuetan sartuko dira.
Leioako Udalak milioi bat euro inbertitzen ditu Aurrekontu Irekietan, 800.000 euro herritarren ideietarako, oro har, eta beste 200.000 euro adingabeek Leioako Haurren Kontseiluaren bidez dituzten ideietarako.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa