Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-12 San Bartolome abesbatzak helduen kategorian eta Mercedariasekoak haur mailakoan Leioako Santa Agedako XXXIII. kantu lehiaketa irabazi dute Gainera, helduen kategoriako bigarren saria Jatorrak taldearentzat izan da eta hirugarrena Udondoko Txikiteroak taldearentzat. Haurren kategorian Core Fundazioak bigarren saria irabazi zuen eta hirugarrena hutsik geratu zen.
/

Leioako Santa Agedako XXXIII. kantu Lehiaketak baditu abesbatza irabazleak. Epaimahaiaren erabakiak helduen kategoriako lehen saria eman dio San Bartolomeko Auzkoen Abesbatzari, eta haur abesbatzen kategorian, Mesedeetako Ama Ikastetxea izan da irabazlea.

Gainera, helduen bigarren saria Jatorrak abesbatzarentzat izan da eta hirugarrena Udondoko Txikiteroak abesbatzarentzat. Haurren kategorian Core Fundazioak bigarren saria irabazi zuen eta hirugarrena hutsik geratu zen.

Epaimahaiak bere balorazioan kontuan izan ditu ahotsen enpastea, perkusioaren erritmika, bokalizazioa, bakarlarien izatea, ahotsen ñabardurak, taldearen azken sentsazioa, jantziak, edo sexu eta adin desberdineko pertsonen parte-hartzea, besteak beste.

Ohiko lehiaketa joan den igandean, otsailak 4, ospatu zen herriko auzoetan, goizez.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa