2024-02-06
Leioako Udalak "Familian, Aisialdia Euskaraz Bizi!" programa jarri du abian
Helburua da familian euskararen erabilera sustatzea eta Leioako familia euskaldunen arteko harremana sortzea eta sendotzea.
Leioako Udalak "Familian, aisialdia euskaraz bizi!" programa jarri du abian, familian euskararen erabilera sustatzeko eta, aldi berean, udalerriko familia euskaldunen arteko harremana sortzeko edo sendotzeko.
Programa aisialdiko 5 tailer izango dira, euskara hutsean, 4 urtetik beherako familientzat. Lehenengo ekitaldia urtarrilean izan zen, kaleidoskopio bat sortuz. Hurrengo saioak otsaila eta maiatza bitartean izango dira:
• Otsailak 9, ostirala: Mozorroak sortzen.
• Martxoak 8, ostirala: Emakumea eta sorkuntza.
• Apirilak 19, ostirala: Sukaldaritza tailerra.
• Ostirala, maiatzaren 10a. Zirkua familian.
Tailer guztiak Kultur Leioan izango dira, 17:30etik aurrera.
Ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, epea tailer bakoitza egin baino astebete lehenago hasiko da.
Izen-ematea Euskara Zerbitzuan egin beharko da (Jose Ramon Aketxe Plaza 11 (Kultur Leioa) 4. solairuan, e-mail bat bidaliz euskaraz erbitzua@leioa.eus helbidera edo 94 607 25 76 telefonora deituz.
Helduentzako plazak haur bakoitzeko bat izango dira.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
Erlazionatutako dokumentuak:
Informazioa (pdf, 1817 kb)
Partekatu:
Itzuli