Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-06 Leioako Udalak "Familian, Aisialdia Euskaraz Bizi!" programa jarri du abian Helburua da familian euskararen erabilera sustatzea eta Leioako familia euskaldunen arteko harremana sortzea eta sendotzea.
/

Leioako Udalak "Familian, aisialdia euskaraz bizi!" programa jarri du abian, familian euskararen erabilera sustatzeko eta, aldi berean, udalerriko familia euskaldunen arteko harremana sortzeko edo sendotzeko.
Programa aisialdiko 5 tailer izango dira, euskara hutsean, 4 urtetik beherako familientzat. Lehenengo ekitaldia urtarrilean izan zen, kaleidoskopio bat sortuz. Hurrengo saioak otsaila eta maiatza bitartean izango dira:

• Otsailak 9, ostirala: Mozorroak sortzen.
• Martxoak 8, ostirala: Emakumea eta sorkuntza.
• Apirilak 19, ostirala: Sukaldaritza tailerra.
• Ostirala, maiatzaren 10a. Zirkua familian.

Tailer guztiak Kultur Leioan izango dira, 17:30etik aurrera.

Ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, epea tailer bakoitza egin baino astebete lehenago hasiko da.
Izen-ematea Euskara Zerbitzuan egin beharko da (Jose Ramon Aketxe Plaza 11 (Kultur Leioa) 4. solairuan, e-mail bat bidaliz euskaraz erbitzua@leioa.eus helbidera edo 94 607 25 76 telefonora deituz.
Helduentzako plazak haur bakoitzeko bat izango dira.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 1817 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa