Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-05 Leioako Emakumeen V. Martxa izena emateko epea gaur hasi da otsailaren 23ra arte Martxak Leioako kaleak zeharkatuko ditu igandean, martxoak 10, 11:00etan aterako da Errekalde plazatik, eta bertan amaituko da herrian zehar 3 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Izen-ematea Udalaren eta Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ) edo Kultur Leioan egin daiteke.
/

Udalak Leioako V. Emakumeen Martxa antolatu du. Martxoaren 10ean, igandea, zeharkatuko ditu udalerriko kaleak. Ekimen hau M8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko diseinatutako programazioaren parte da. Horren helburua da emakumeek gizartean parte hartzeko eta pertsona gisa garatzeko, gizonarekiko berdintasunean, egiten duten borroka eta aldarrikapena ikusaraztea.

Martxa 11:00etan abiatuko da Errekalde plazatik, eta herrian zehar 3 kilometroko ibilbidea egin ondoren amaituko da.
Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea; horretarako epea gaur, otsailak 5, ireki da, otsailaren 23ra arte, eta izen-ematea Udaleko eta Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan edo Kultur Leioan egin daiteke.

Aurtengo ediziorako, ohikoa den bezala, izena emango duten pertsonek doan jaso ahal izango dituzte Udalak diseinatutako kamisetak, martxoaren 6, 7 eta 8an, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Kultur Leioan.
M8rako programazioan, gainera, Udalak hiru prestakuntza-saio aurreikusi ditu, hauetan parte hartzeko aldez aurretik ere izena eman behar da. Hitzaldiak hainbat eremurekin lotuta daude, betiere ikuspegi feminista batetik.

Lehenengo bi hitzaldiak Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan (LAKET) izango dira. Izen-ematea laket@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita egin behar da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuta.

• Martxoaren 6an, 18:00etan, "Pornoa deseraikitzen".
• Martxoaren 11n, 18:00etan, "Desmadrad@s, la maternidad desde el feminismo".

Hirugarren hitzaldia Kultur Leioako prentsa aretoan izango da, hitzaldi honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina aldez aurretik haurtzaindegi zerbitzua eskatu behar da berdintasuna@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

• Martxoaren 13an, 18:00etan, "Nola prebenitu eta antzeman indarkeria matxista adin gazteenetatik".
Udalak datozen asteetan aurkeztuko du Emakumeen Nazioarteko Egunerako aurreikusita dagoen programazioa.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

kartela (pdf, 2598 kb)

Izena emateko fitxa Emakumeen Martxa (pdf, 380 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa