2024-02-01
Inauteriak Leioara iritsiko dira haurrei eta familiei zuzendutako proposamenez betetako programa batekin
Udalak aisialdiko doako jarduerak diseinatu ditu OTSAILAK 10, LARUNBATA eta 13RAKO, ASTEARTEA.
Leioa inauteriez jantziko da OTSAILAREN 10EAN, LARUNBATA, ETA 13AN, ASTEARTEA; sormena, dibertsioa eta giro ona izango dira nagusi bi egun hauetan.
Horretarako, Udalak aisialdirako doako programa oso bat diseinatu du, leioaztar guztientzat pentsatutako hainbat proposamenekin, baina, batez ere, umeentzat eta haien familientzat.
OTSAILAK 10, LARUNBATA
17:00etatik aurrera, Errekalde plazan haurrek puzgarriez gozatuko dute.
19:00etan, José Ramón Aketxe plazan, "Dantza Saltsa" haur/familientzako emanaldia izango da. Euria egiten badu, emanaldia Barandiaran Behekoa Institutuan egingo da.
19:00etatik aurrera Jose Ramon Aketxe plazan bertan familia animazioa eta familia mozorro festa izango dira.
19:00etan "Ibarretukada" kalejira hasiko da Leioako hainbat kaletan zehar.
Helduenen txanda 21:30ean izango da, Ikea Barri Plazan, mozorro helduen jaiarekin. Musika animazioa izango da, Eñaut-eriak eta Dj Javontxoren eskutik.
Larunbateko jai eguna amaitzeko, "Gora Herria" erromeria, Ikea Barri plazako karpan, 23:00etatik aurrera.
OTSAILAK 13, ASTEARTEA
Inauterietako astearterako antolatutako jarduera guztiak haurrei eta familiei zuzenduta daude.
11:00etan haurrentzako parkeko ateak irekiko dira Kandelazubietako kiroldegian. 12:30ean haurrentzako emanaldia izango da; Natura gara-ren "KIKI eta KOKO". Goizeko ekintzak 14:00etan amaituko dira.
16:30ean haurrentzako parkea berriro irekiko da arratsaldeko ekintzei hasiera emateko.
17:00etan haurrentzako animazioa izango da "DISKOFESTA" rekin.
18:00etan haurrentzako mozorro lehiaketa/desfilea izango da, bi kategoriarekin: banakakoa eta taldekoa. 19:00etan, mozorro original eta dibertigarrienen sariak banatuko dira. Jarduerak 20:00etan amaituko dira.
Udalak kalera ateratzeko, parte hartzeko eta programatutako ekintzez eta Leioako kaleetan biziko den jai-giroaz gozatzeko deia egiten die herritar guztiei.