Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-01-17 Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du haizeagatik Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan Datozen orduetarako aurreikusitako haize-bolada gogorren ondorioz, herriko komun publikoak eta Txorierriko igogailua itxi behar izango dira, gorabehera teknikoak saihesteko
/

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du haizeagatik Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan, gaur, asteazkena, 18:00etatik hasi eta bihar, osteguna, 09:00ak arte.

Haize-boladak 120 km/h-tik gorakoak izan litezke Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan, eta eraginik handiena mendebaldean izango dute Era berean, haizeguneak ez diren lekuetan abisu horia aktibatuko da, eta haize-boladak 80 km/h-tik gorakoak izan daitezke.

Datozen orduetarako aurreikusitako haize-bolada gogorren ondorioz, herriko komun publikoak eta Txorierriko igogailua itxi behar izango dira, gorabehera teknikoak saihesteko.

BIZTANLERIARENTZAKO GOMENDIOAK

Ondo itxi eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak.
Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak.
Urrundu erlaitzetatik, hormetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen ondoan.
Errepidean erne ibili.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa