Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-11-21 Leioako Udalak bat egiten du azaroaren 25arekin eta hainbat ekimen antolatu ditu emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko Azaroaren 24an, ostirala, azaroaren 25aren bezperan, Leioako ikastetxeak Boulevard-ean 11:30etik aurrera egingo den kontzentrazioan parte hartzera deituta daude. Azaroaren 25ean, larunbata, udal-ordezkariek udalerriko emakume-elkarteekin batera parte hartuko dute Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionala irakurtzen. Ekitaldi irekia izango da Boulevard-ean ere, 11:30ean. Gainera, antzezlan, liburu-erakusketa eta hitzaldi moduan ere erakutsiko da salaketa.
/

Leioako Udalak bat egiten du aurten ere azaroaren 25arekin, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Emakumeen aurkako edozein adierazpen bortitz gaitzesteko, Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Leioako herritar guztiek parte har dezaten.

Azaroaren 24an, ostirala, azaroaren 25aren bezperan, Leioako ikastetxeak Boulevard-ean 11:30etatik aurrera egingo den kontzentrazioan parte hartzera deituta daude. Ikastetxe bakoitzak bere pankarta eramango du, eta ikasleek indarkeria matxista gaitzesteko irakurketak irakurri eta partekatu dituzte.

Udalaren ustez, horrelako ekintzak funtsezkoak dira gazteek eta umeek adin txikienetatik berdintasunaren balioa barneratzen laguntzeko, eta aukera ematen diete emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurka doazen edo berdintasun horri modu negatiboan eragiten dioten eguneroko egoerak detektatzeko eta gaitzesteko.

Azaroaren 25ean, larunbata, udal-ordezkariek parte hartuko dute, udalerriko emakume-elkarteekin batera, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionala irakurtzen. Ekitaldi irekia izango da Boulevard-ean ere, 11: 30ean.

Gainera, herriko kirol klubei gutun bat bidali zaie indarkeria matxistaren aurkako manifestu bat irakurtzera gonbidatuz, azaroaren 25eko eta 26ko asteburuan jokatuko diren partidu bakoitzaren hasieran. Beste asko bezala, kirol-eremuan ere bide luzea dago egiteko, eta, beraz, aho batez adierazi behar da genero-arrazoiengatik edozein indarkeria- edo desberdintasun-mota gaitzesten duela.

Salaketa eta gaitzespena kultur proposamenen eskutik ere iritsiko dira La Panadera antzezlanarekin. Emanaldia igandean, hilak 26, izango da, 19: 00etan, Kultur Leioako auditoriumean. Sarrerak 12 euroan daude salgai Kultur Aretoko leihatilan edo BBKn.

Azaroaren 28ra arte, Kultur Leioako liburutegira bertaratzen denak erakusketa bibliografiko bat izango du eskura, emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten liburuak bilduz.

Amaitzeko, Kultur Leioako liburutegian emakumeen aurkako indarkeria digitalari buruzko hitzaldia eskainiko da, doan eta herritarrentzat zabalik, azaroaren 29an, asteazkena, 18:00etatik aurrera.

KALEETAKO IKUSGARRITASUNA

Berdintasunaren aldeko kanpainaren beste alderdi garrantzitsuetako bat ikusaraztea eta sentsibilizatzea da. Helburua herritarren arreta erakartzea eta gogoeta piztea da.

Leioak hainbat lekutan puntu morea jarri du, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinboloa. Udalerriko auzoetan aire zabaleko hainbat gunetan banderolak eta puntu moreak jarri dira. Pegatina moreak banatu dira dendariek eta ostalariek, oraindik ez badituzte, beren lokaletako eta establezimenduetako ateetan, leihoetan edo beirateetan jarri ahal izan ditzaten.

Herrian zehar banatutako udal publizitaterako tarteek 25 mezuz osatutako kartelak izango dituzte, emakumeen aurkako jarrera bortitzak agerian uzten dituztenak, hala nola, kontrolatzen bazaitu, indarkeria da, behartzen bazaitu indarkeria da, umiliatzen bazaitu indarkeria da...

Nobedade gisa, aurten tamaina handiko puntu moreen eranskailuak jarri dira herritarrek gehien erabiltzen dituzten udal-eraikin publikoen sarreretako lurzoruetan.

Udaleko sare sozialek ere Leioako Udala ikusarazteko kanpaina honen berri emango dute.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 129 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa