2023-11-10
Iban Rodriguez Leioako Alkatea biktimak oroitzeko eta omentzeko ekitaldiaren buru izan da, Memoriaren Egunean
Iban Rodriguez Leioako alkatea izan da Memoriaren Egunean biktimak oroitzeko eta omentzeko ekitaldiaren buru. Ekitaldia gaur goizean izan da, Leioaren Indarra eskulturan, eta Udalbatzako ordezkariek eta udalerriko bizilagunek parte hartu dute.
Rodriguez alkateak utzi du lore-sorta eskulturan, eta, ondoren, bertaratutako guztiek minutu bateko isilunea egin dute.
Ekitaldi xume baina hunkigarri honekin, Leioak bat egin du aurten ere Memoriaren Egunaren ekimenekin. Data hori 2010eko maiatzean ezarri zuten euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zuten ospakizun horretarako, data horretan ez baita inoiz atentatu hilgarririk gertatu.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net