Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-29 Osasunaren arloko prebentzio, sustapen eta hezkuntzako programak eta ekintzak, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat Leioako Udalak onartu du aurkeztutako zazpi eskabide ematea, guztira 5.550 euro.
Concesión de siete solicitudes presentadas. / Aurkeztutako zazpi eskabide ematea.

Leioako Udaleko Gizarte Politiken, Inklusioaren, Adinekoen, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Sailak aurkeztutako zazpi eskakizuni erantzutea eta guztira 5.550 euroko zenbatekoa ematea onartu du, elkarte, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateentzat 2023ko uztailean kaleratutako deialdi publikoaren barruan. Helburua da diruz laguntzea bizimodu osasungarrirako eta zahartze aktiborako bitartekoak sustatzea eta anormaltasun genetikoak edukitzeagatik bereziki kalteberak diren kolektiboekiko lana –besteak beste– xede duten ekintzak eta programak, bai Leioako udalerriaren barrukoak zein kanpokoak, baina onuradunen artean Leioako herritarrak dituztenak. Aurkeztutako eskaintzak proiektu hauei dagozkie:

- ESKU HUTSIK, HAURDUNALDIKO, JAIOTZA INGURUKO ETA JAIOTZAREN ONDOKO DUELUAREN ELKARTEA “Jizo Zakutxoak” proiektua.

- GAUDE, DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTEN PERTSONEN ALDEKO ELKARTEA. “Biziki: zahartze aktibo eta osasungarriaren alde” proiektua.

- BIHOTZEZ, SORTZETIKO KARDIOPATIEN ELKARTEA. Arreta eta laguntza psikologiko integrala.

- AHIDA - ARRETA-DEFIZITAREN ETA HIPERAKTIBITATEAREN NAHASMENDUA DUTEN PERTSONEN BIZKAIKO ELKARTEA. ADHN dutenen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza.

- ARNASA BIZKAIA - FIBROSI KISTIKOAREN BIZKAIKO ELKARTEA: Fibrosi kistikoa duten leioaztarrentzako eta haien familientzako laguntza integrala.

- ASEBIER - GAIXOTASUN ARRAROEN EUSKADIKO ELKARTEA. ARANTZA BIFIDOA ETA HIDROZEFALIA. “Osasuna sustatzeko ekintzak”.

- ESKLEROSI ANIZKOITZAREN EUGENIA EPALZA FUNDAZIOA. Busti zaitez- Mójate por la esclerosis.

Leioako Udalak espero du programa eta ekintza horiek ahalik eta jende gehienengana eta ahalik eta emaitzarik onenarekin heltzea. Izan ere, ezinbestekoa da, zalantzarik gabe, bereziki babestea deialdi honetan parte hartu duten entitateek lan egiten duten kolektibo zaurgarrienak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa