2023-09-29
Pinueta, Lamiako eta Ibaiondoko TAO guneetarako egoiliar-txartela duten matrikulen behin-behineko zerrenda
TAO zerbitzua datorren astelehenean, urriak 2, jarriko da martxan.
Leioako Udalak Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan egoiliar-txartela duten matriku-len behin-behineko zerrenda argitaratu du. TAO zerbitzua datorren astelehenean, urriak 2, jarriko da martxan.
Zerrendan agertzen diren ibilgailuek auzo horietako TAO gunean aparkatzeko baimena dute, zerbitzuko makinetan tiketa atera beharrik gabe. Zerrenda horretan ez dauden au-toek tiketa jarri beharko dute TAOz mugatutako eremuetan aparkatzeko.
Behin-behineko zerrenda
Argitaratutako zerrenda behin-behinekoa da, eta datozen egunetan egin ahal izango dira zuzenketak; nolanahi ere, zuzenketak egonez gero jakinarazi egingo dira.
Erlazionatutako dokumentuak:
Zerrenda (pdf, 388 kb)
Partekatu:
Itzuli