Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-27 Leioako Udalak BERBALDUN programaren hamargarren edizioa jarri du abian, udalerrian euskararen erabilera sustatzeko Programa euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila duen 16 urtetik gorako edozein pertsonari zuzenduta dago, euskaldunei zein B1 mailan edo maila altuagoan ikasten ari direnei.
Berbaldun Leioa. / Berbaldun Leioa.

Udalak BERBALDUN euskaraz egin dezagun programaren hamargarren edizioa jarri du abian, Leioan euskararen erabilera sustatzeko. Leioarrek euren artean euskaraz hitz egiteko aukera eman nahi duen ekimena da, hizkuntza ohitura berriak sortuz.

BERBALDUN euskaraz dakien edo komunikatzeko gutxieneko maila duen (B1 maila edo goragokoa) 16 urtetik gorako edozein pertsonari zuzentzen zaio.

Pertsona batek dinamizatutako elkarrizketa taldeetan oinarritzen da programa, gutxienez astean ordubete biltzen dira; goizez, 9:00etatik 15: 00etara, edo arratsaldez, 15: 00etatik 21: 00etara, parte-hartzaileen eskaeren arabera.

Elkarrizketa taldeez gain, BERBALDUN ekimena beste elkarte eta erakunde batzuek antolatutako beste jarduera puntual batzuekin osatzen da: Berbodromoa, txangoak, hitzaldia, antzezlanak...

Parte hartzeko beharrezkoa da fitxa betetzea eta Mastitxu Udal Euskaltegian edo Lamia Aek Euskaltegian entregatzea, berbaldun.leioa@gmail.com helbidera idaztea edo 688 850 129 telefonora whatsapp bat bidaltzea.

Erlazionatutako dokumentuak:

Flyerra (pdf, 617 kb)

Kartela (pdf, 468 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa