Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-20 Leioako udalak LAKET Jabekuntza Eskolaren bosgarren edizioa jarri du abian Helburua emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa sustatzea da, emakumeen ahalduntzearen bidez. Ikastaro hauek belaunaldien arteko hausnarketa, eztabaida eta ikaskuntzarako topagunea dira.
Escuela de Empoderamiento LAKET. / LAKET Jabekuntza Eskola.

Leioako Udalak LAKET Jabekuntza Eskolaren bosgarren edizioa jarri du abian. Udalak doako 30 ikastaroko eskaintza zabala diseinatu du, leioarrek feminismoari, osasunari, balio-aldaketei, autonomiari edo indarkeriari buruz hausnartzeko aukera izan dezaten.

Helburua emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa sustatzeko eta belaunaldien arteko eztabaida eta ikaskuntzarako topagune bat sortzeko da.

LAKET emakume helduei zuzenduta dago, baina gazteenen parte-hartzea sustatzeko asmoz, espazio bat diseinatu da haientzat; NESKA, GAZTEEN TXOKOA, autodefentsa-tailerrekin edo gorputzen aniztasunari buruzkoa.

Ikastaroak aurrez aurre egingo dira Jabekuntza Eskolan (Mendibile, 13). Parte hartu nahi duten emakumeek aldez aurretik eman behar dute izena, datorren astelehena, irailaren 25a, eta urriaren 16a bitartean, Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurrez aurre, edo telematikoki udalaren egoitza elektronikoaren edo udal webgunearen bidez, Jabekuntza Eskola atalean.

Izena emateko lekua baino gehiago balego, urriaren 19an zozketa egingo litzateke izena emandako emakume guztien artean. Hurrengo egunean, urriaren 20an, Udalak onartuen zerrenda argitaratuko du.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 12783 kb)

2023-2024 ikasturteko liburuxka (pdf, 16005 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa