Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-20 Ekin Leioa, erronka kolektiboak eta guztion onurako proposamenen garapenerako bigarren deialdia Ekin Leioa erronka kolektiboak eta guztion onurako proposamenak aurkezteko eta udalarekin batera garatzeko Herriguneren prozesu parte-hartzailea da.
Participa en Ekin Leioa. / Ekin Leioan parte hartu.

2021ean leioaztarrak 70 proposamenekin parte hartu genuen eta elkarrekin azkenengo bi urteetan garatu ditugun erronka kolektiboak erabaki genituen: “Ortu Komunitarioak” eta “Zahartze Osasungarria lortzeko Auzokide Sarea”.

Bigarren deialdi honetan Leioako komunitatea hobetzeko proposamen berriak ezagutu nahi ditugu, elkarrekin egiten ikasten jarraitzeko. Irailaren 25era arte egin nahi zenukeen hori eta Leioako pertsona guztientzat onuragarria izan daitekeen ekimena proposatzeko zure ordua da.

Proposamena aurkezteko bide ezberdinak dituzu: alde batetik, aurkezpen inprimakia bete dezakezu eta Leioan zehar topatuko dituzun 15 postontzietan utzi dezakezu. Besteik, web gunean online aurkezteko aukera ere duzu.

Hurrengo pausoa erronka guztiak komunitatera zabaltzea izango da. Horretarako urriaren 19an Tamizatze Saioa antolatuko dugu, zeinetan proposamenak bideo formatuan grabatuko ditugu aurtengo Leioako erronka kolektiboen mapa eraikitzeko.

Informazio gehiago:

Herrigune Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Ekin Leioa (pdf, 7848 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa