Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-15 Leioak “Munduko Arrozak” ekimena egingo du lehen aldiz, urriaren 7an, Boulevard-ean Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, Sortarazi bulegoan (Iturriondo kalea 18), 9:00etatik 17:30era.
Arroces del Mundo. / Munduko Arrozak.

Leioan lehenengo aldiz "Munduko Arrozak" hartuko du. Musika emanaldiak, jolasak eta arrozaren inguruko herri bazkaria izango dira, larunbatean, urriaren 7an, Boulevard-ean. Erakunde sozialek, kulturalek, emakumeek eta migratzaileek antolatzen dute, Leioako Udalaren laguntzarekin.

Leioako Udalak dei egiten die leioztar guztiei ekimen honekin bat egitera, Leioako Alkateak, Iban Rodriguezek, gogorarazi duenez, "Leioa gero eta inklusiboagoa, abegikorragoa eta kulturartekoa izateko bidean aurrera egiten lagunduko du". Bestalde, Pilar Grados Gizarte Politiken, Gizarteratzearen, Adinekoen, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotziak adierazi duenez, "helburua aniztasuna normalizatzea eta hainbat jatorritako pertsonen eta taldeen arteko bizikidetza eta harremana defendatzea da".

Parte hartzeko beharrezkoa da Iturriondo kaleko 18. zenbakian dagoen Sortarazi bulegoan izena ematea (944 80 54 90). Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Programa

Munduko Arrozak, Leioan parte hartzeko, topaketarako eta jaietarako gunea izan nahi du, auzokideekin gozatu ahal izateko. Hori guztia jai giroan, besteak beste, haurrentzako tailerrak, dantza, henna eta te tailerrak, arroz-dastaketa eta paella solidarioa barne hartzen dituen programa bati esker.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (image/png, 601 kb)

Programa (image/png, 476 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa