Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-14 Leioak bat egingo du irailaren 16tik 22ra egingo den 2023ko Mugikortasunaren Europako Astearekin Aurreikusitako jardueren artean azpimarratzekoa da "Herritarren XIX. Martxa Oinezkoen Pausora”, larunbatean, hilak 16, 11:00etatik aurrera izango dena.
Marcha Ciudadana A Paso de Peatón. / Herritarren Martxa Oinezkoen Pausora.

Leioak bat egingo du, aurten ere, irailaren 16tik 22ra egingo den 2023ko Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra sustatzeko hainbat ekimen eta jardunbide egokiren bitartez.

Leioako Udalak antolatutako jarduerak larunbatean, irailak 16, hasiko dira, "Herritarren XIX. Martxa Oinezkoen Pausora" izeneko topagune osasungarri eta dibertigarriarekin, adin eta baldintza guztietako parte-hartzaileentzat pentsatuta eta zuzenduta, besteak beste: familiak - haurtxo-orgentzat egokia-, koadrilak, adinekoak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak.

Aurten, "Leioa emoziona!" lelopean egingo da martxa, edizio honetako berrikuntzetako bati erreferentzia eginez. Nobedadeak kartografia emozionala joko batean datza, horren bidez parte- hartzaileek ibilbideko seinalatutako lau puntutan -Mendibile, Pinosolo, Ondiz eta Umeen Kontseilua- gelditzeko parada izango dute eta bizi diren espazioak gogoratzearen, zaintzearen, bizitzearen eta sentitzearen garrantziaz hausnartzeko aukera izango dute.

Zentzu horretan, Leioako alkate Iban Rodriguezek gogorarazi duenez, "martxa honek hiriari laguntzen dio gero eta atseginagoa, irisgarriagoa eta osasuntsuagoa izateko, eta, gainera, komunitate-topaketa da, esperientziak, istorioak eta kezkak trukatzeko aukera ematen du".

Martxa 11:00etan abiatuko da, Sakonetako Kiroldegitik, baina, ohi bezala, abiapuntura denbora nahikoarekin iristea gomendatzen da.

Ekimen honek Leioako Merkatarien Elkartearen babesa du.

Eskola bideak

Irailaren 22an, ostirala, urtero bezala eta Mugikortasunaren Europako Astearen barruan,
Haur Ibiltarien Topaketa egingo da Errekalde plazan, 10:00etatik aurrera.

"Eskola Bideak" proiektuan parte hartzen duten hiriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen arteko topaketa da ekimen hau. “Eskola Bideak” Leioako adingabeak beren ikastetxeetara oinez joan ahal izateko pentsatu, zaindu eta berrikusita dauden ibilbide-sarea da.

Artatza, San Bartolome, Txomin Aresti, Mercedarias, Betiko eta Irlandesaseko 225 ikaslek hartuko dute parte, eta, joko ezberdinen bidez, proiektua hobetzeko gomendioak edo proposamenak egiteko aukera izango dute.

Rodriguez alkateak nabarmendu duenez, "ziur gaude lagunekin eskolara oinez joateak onura handiak dituela haurrentzat; osasunerako, sedentarismoa eta autoaren erabilera murrizteko, harreman eta sozializaziorako, sare edo lotura komunitarioak sortzeko, besteak beste".

Jarduera hori bat dator "Autorik gabeko Eguna"rekin, eta eguneroko bizitzan ibilgailu pribatuaren erabilera arrazionala sustatzeko eta oinezkoentzako espazioa berreskuratzeko asmoz, Avanzadako alboetako ibilgailuen zirkulazioa etengo da, eskola-umeekin elkartzen den bitartean, 9:00etatik 12:30era.

#hunkituleioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa