Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-08 Leioak ekinez sortuko du itxaropena Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna (irailak 10) dela eta, Leioako Udalak egoera horren aurrean lagungarri izan daitezkeen kontaktu-baliabideak gogorarazi nahi ditu.
Crear esperanza a través de la acción. / Itxaropena ekinez sortu.

“Itxaropena ekinez sortu” da 2021-2023ko Suizidioa Prebenitzeko Munduko Egunaren leloa. Leloa ekintzarako dei indartsua da, eta suizidioaren alternatiba bat dagoela eta gure ekintzen bidez itxaropena piztu eta prebentzioa indartu dezakegula gogorarazteko balio du.

Leioako Udaleko Gizarte Politika, Inklusio, Adineko Pertsonen, Osasun eta Garapenerako Lankidetzaren Sailak Suizidioaren Prebentziorako Munduko Egunaren harira (irailak 10, igandea), gizarte-arazo horren inguruan kontzientziatu nahi du, eta horrelako ataka bat bizitzen ari diren pertsonei laguntzeko dauden kontaktu-baliabide guztiak gogorarazi.

Suizidioaren prebentzioan laguntzeko baliabideak

- 900 20 30 50. Osakidetzako Osasun Kontseiluaren doako telefonoa, 24 orduz eskuragarri.
- 112. Berehalako laguntza behar baduzu, joan Larrialdietako Zerbitzu batera (EAG, Osasun Zentroa edo Ospitalea) edo deitu Larrialdietako telefonora.
- 024. Jokabide suizida artatzeko telefonoa: "Deitu Bizitzari", 24 ordu eskuragarri.

Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna

Suizidioa osasun publikoko arazo handia da, eta ondorio sozial, emozional eta ekonomiko handiak ditu. Kalkuluen arabera, gaur egun 700.000 suizidio baino gehiago gertatzen dira urtean mundu osoan, eta jakin badakigu horietako bakoitzak askoz pertsona gehiagori eragiten diela.

Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna 2003an ezarri zuen Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Elkarteak, Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME) batera. Jardunaldia irailaren 10ean egiten da urtero, eta helburua da arreta arazoan jartzea, arazoari lotutako estigma murriztea eta erakundeen, gobernuen eta pertsonen artean kontzientzia sortzea, gutxitan entzuten dugun mezua emateko: suizidioa prebeni daiteke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa