Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-05 Horma-irudi berde berria Errekalde plazan Hiriguneak motibo naturalak dituzten horma-irudiez apaintzeko ekimen gisa sortu da esku-hartzea.
Mural en la plaza Errekalde. / Murala Errekalde plazan.

Leioako Udalak Elexalde hiribidera igotzen den Errekalde plazako eremuan –Kultur Leioako eskaileren eta igogailuaren ondoan– jarritako horma-irudiez gozatzeko aukera izango dute leioaztarrek. Hiriguneak motibo naturalak dituzten horma-irudiez apaintzeko ekimen gisa jaio da esku-hartzea, inguru atseginagoa sortzeko helburuarekin. Horixe dugu, hain zuzen, Leioa hiriko mugikortasun jasangarrirantz irmo aurrera doala erakusten duen adibide argia.

Irudiak zortzi metrotik gorako altuera du, eta Elexalde hiribidearen ondoko horma babesten du. Natura inspirazio hartuta, testura desberdinak konbinatzen ditu, esaterako, hosto berdeak eta enbor handiak. Horrela, irudiko elementuek bisualki topo egiten dute Elexalde hiribideko zuhaitzen adaburuekin, eta Leioako basoen irudia dakarkigute gogora.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa