Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-08-23 Kultur Leioak datorren ikasturterako tailerren eskaintza egin du Abuztuaren 28an zabalduko da 13 ikastaro modalitate baino gehiagotan izena emateko epea.
Talleres de artesanía en Kultur Leioa. / Artisautza tailerrak Kultur Leioan.

Kultur Leioak epea zabaldu du arte, artisautza eta sormen ikastaroetan izena emateko. Urtero legez, Leioako Udaleko Kultura sailak ipini ditu martxan ikastaro horiek. Izena emateko epea, Leioako biztanleentzat, abuztuaren 28tik irailaren 8ra bitartekoa da. Guztira, 13 ikastaro modalitate baino gehiago izango dira, ordutegi desberdinetan, pertsona gehiago hartu ahal izateko.

Datorren ikasturterako eskainitako ikastaroen artean hauek daude: zura lantzea, zeramika, marrazketa eta margolaritza, eskulanak eta birziklatzea, altzariak zaharberritzea, ehoziri-lana, puntua eta kakorratz-lana, ipuin laburra, jantzigintza, mugimendua eta erlaxatzea musikaren bitartez, argazkilaritza digitala, edizio eta errebelatze digitala, eta eskulanak Pinuetan. Ordutegiak eta prezioak informazio-liburuxkan kontsulta daitezke. Hala ere, ikastaroen hasiera 2023ko urriaren 2an izango da, eta 2024ko ekainaren 17ko astean amaituko dira.

Aldez aurreko izen-emateak Kultur Leioan eta Udaletxeko eta Gaztelubideko (Langileria 202) HAZ bulegoetan egin ahal izango dira. Tailerretako plaza-kopurua mugatua da. Aldez aurretik izena emandakoen kopurua eskura dauden plazena baino handiagoa bada, zozketa publikoa egingo da. Beraz, izen-ematearen ordenak ez du ziurtatzen plaza bat lortzea. Zozketa, egin behar bada, irailaren 13an egingo da, oraindik zehaztu gabeko ordu batean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Tailerrak (pdf, 383 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa